Fikziozko lan bat proposatu du nerabezaroari lotua. Idoia Rodriguez irakaslea, euskara eta letra modernoetan bi CAPES ditu, 2016an 'États de crise' izeneko liburua plazaratu zuen autoedizioan. Baionako besten konkurtso literarioaren euskarazko saileko irabazlea izan da ere berrikitan. Sari horri esker 6000 euroko diru laguntza eskuratuko du eta heldu den udaberrian argitaratuko du.
Gure Gain elkartea aurkeztu dute atzo Bidarrain, Baigura aldeko tokiko laborantza zaindu eta garatzeko. Zortzi herriko Mendiko Lur-funtsen Elkarteak eta herriko etxeak bilduko ditu. Laborarien beharrei manera eraginkorragoan ihardokitzea da helburua, bi erakunde mota horien eskumenak elkarte berean bateratuz. Hemendik goiti tokiko laborantzaren aldeko proiektu kolektiboak eta gogoeta-guneak bultzatuko dituzte. Urriaren 7an, elkar trukaketa eguna eginen dute Arrosan. Mahai-inguruan, besteak beste, elkar-erosketak, enplegatzaile taldeak eta laborantzako tokiko sailak izanen dituzte hizpide
Pinar Selek soziologo frantses-turkiarraren kontrako enegarren auzia iraganen da ostiral huntan Istanbulen. 1998tik, Pinar Selekek jazarpen judiziala pairatzen du Turkiar justiziaregatik. Urte hartan, Istanbulen gertatu leherketa bat leporatzen diote. Geroztik, kondenen eta hobengabetzeen ondotik, azkenean atxilotze aginduen mehatxuan bizi da Frantzian. Ostiralean bere sustengu komiteko kideak hurbilduko dira Istanbulera. Pinar Selek bera Parisen egonen da. Auzi saioa berriz gibelatzen ez badute, bizi osoko kondena arriskatzen du.
Mixel Oronoz euskaltzale, idazle eta apeza zendu da 88 urtetan Baigorrin. Euskal Konfederazioko presidente izan zen urteetan. Bere bizian zehar hainbat lan idatzi zituen Euskal Pizkundeari buruz edota Iparraldeko Elizak hartu duen bide 'integrista' eta Marc Aillet Baionako apezpikua kritikatuz. Asteazkenean izan da erraustua Akizen; eta bere azken gogoei segika, bere hurbilekoek intimitatean eman diote azken agurra, ekitaldi laiko batekin.
Josu Martinezen 'Bizkarsoro' luzemetrai berria estreinatu zen atzo arratsean Donostiako Zinemaldian. Euskal zinea biltzen duen Zinemira sailaren barnean aurkeztu zuten, publiko zabalaren aitzinean. Azken bost urteetan filmatu dute lan hau Baigorrin, eta aurkezpenean bildu dira bertan parte hartu duten 50 heritarrak. Azken mendean euskararen zapalkuntza, desagertzea eta berpizkundea ditu ardatz filmak, Bizkarsoro izendaturiko fikziozko herrian kokaturik.
Plazara proiektua aurkeztu dute asteartean, Azkainen. Euskararen inguruko mediazioa, sentsibilizazioa eta motibazioa azkartzeko tresna izan nahi du. Momentuz atxikimendu kanpaina abiatu dute, eta 43tik mila bidelagun izaitera iragan nahi dute. Abenduan biltzar nagusia eginen du Plazarak eta bertan, elkarte egituratik kooperatiba bat izatera pasatzea aitzinikusten dute. Xan Aire, Plazarako kidea izan da Goiz Berri saioko gomita.
Iparraldeko nerabeei zuzendu eleberria sortu berri dute Elise Dilet eta Antton Hariñordoki idazleek. Kontakizuna Ainize Butronek egin marrazkiez ilustraturik da. Lana nafar-lapurteraz idatzi dute, tokiko gazteei irakurtzeko gogoa pizteko xedez. Hamabi urtetik goitiko irakurleei zuzendua zaie liburua eta adin horretako galdezketak ditu mamian. Eleberria historiaurrean kokatua da, eta Haizea nerabe bakartiaren abenturak kondatzen ditu.
Baserrialdean emazteen lekua eta ikusgarritasuna bultzatuko duten proiektuak proposatzeko momentua da. Euskal Hirigune Elkargoak 'Plazandere' izeneko proiektu deialdia abian eman du. Euskal mendialdean kokaturiko edozer egitasmo diruz laguntzea proposatzen du Elkargoak. 100.000 euroko laguntza banatzen ahalko du orotara. Berdintasunaren alde, bortizkeriaren kontra edo emazteen rola argitan emanen duten proiektuak proposatzea da xedea. Deialdia elkarte, sindikatu, enpres, eta egitura kolektiboei zuzendua da irailaren 30a arte.
- Xuhito CUMA: Haragi-tranformatze lantegi berri bat Lartzabalen
- Hamabi ikaslek parte hartuko dute 'Kazetaritza euskaraz' programan
- Hasi da Euskal Herriko zinema hitzordu nagusia, Donostian
- Maule: Espartinen interpretazio gunea 2027rako nahi luke Labadok
- Ezantza bere kostuaren petik saltzea baimendu nahi du frantses Gobernuak
- Urketa: 50 haur euskarazko murgiltze ereduan, irakaskuntza publikoan
- Euskal Museoak adar bat ukanen du Maulen bost urteren buruan
- Milaka pertsona bildu nahi lituzke Bizik, 'Euskal Herria Burujabe' topaketetan
- Izaskun Bilbao: «Europan euskara hizkuntza ofizial izateko borondate politikoa behar da»