60 bat jente baziren XEEK xiberoko spekülazionearen kuntre den kolektiboak antolatü oküpazionean. Etxebarren zen etxalte batetan bildü dira, egün batentako oküpazione sinboliko baten egiteko. Han zen Beñat Larrory antolazale eta parte harzalen oharren biltzeko:
Euskal Hirigune elkargoko hainbat hautetsik elkartzea erabaki dute « Elgarrekin Herriarentzat » talde politikoan. Mementuko 42 auzapez eta hautetsi dira, hauen artean 6 emazte bakarrik. Gehienak Baxe nafarrokoak, Lapurdikoak 15 eta Xiberuko 2. Etiketarik gabeko taldea da, eta begi txarrez ikusten du gaur egungo elkargoaren eginmolde zentralizatua. Barnekaldeko hautetsien boza ez dela aski kontutan hartua salatzen dute, Peio Etxeleku Errobi lurralde eremuko poloko animatzailea, horietarik da
Bihar da abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko eguna. Horrek zer erran nahi du? Ba gaur dela Euskaraldia ekimenaren azken eguna. Ehunka ekimen antolatu dira Ipar Euskal Herrian gaindi, eta 300 bat arigunek izen eman dute edizio honetan. Azken aldikotz beraz, arigune baten bisitañoa eginen dugu. Inhar Iraizotz:
Euskaltzaindiak "gogoeta gunea" aurkeztu du, euskararen etorkizuneko indarberritze estrategiak hausnartzeko xedez. Gune horren koordinatzailea da Jon Sarasua. Preseski gai huntaz, mintzaldia emanen du larunbat honetan Baionako museoan atsaldeko 15:30etan. Sartzea libre.
Euskaraldia indartsu da Amikuzen. 30 arigune ingururekin, Baxe Nafarroan arigune gehien dituen eskualdea da, Irisarrirekin batera. Gaurkoan Donapaleuko Bixoko komunikazio agentziara hurbildu gira, Euskaraldia nola bizi duten ezagutzeko. Eta hori Eztitxu Berhoren eskutik eginen dugu. Goazen ba:
Pasadena, Hatxe, Ama Say, Su Ta Gar, H-Burns, Pomme, An’Pagay, The Ramona Flowers, The Smashing Pumpkins, Hanry, Detraktor, Beneath An Obsidian Sky
Euskaraldiaren azken egunetan murgildurik gira. Batzuendako maratoi luze baten bururatzea… beste batzuendako heldu diren 365 egunetan euskaraz ahalduntzeko jauzia ! Erronka argia da : lehen hitza euskaraz. Horretan funtzio garrantzitsua dute Ariguneek. Gaur Donibane Garaziko farmazia batera hurbilduko gira, Inhar Iraizotzen eskutik:
Inglaterran krisia gorrian sarturik dira! Alta prentsan ez da nihun aipatzen. Londres ondoan aspaldian bizi den Annie Aguerre entzungai:
Jakes Abeberry, militante abertzale historikoaren heriotzaz: Christiane Etchalus
- Jakes Abeberry, militante abertzale historikoaren heriotzaz: Jean-Louis Davant
- Jakes Abeberry, militante abertzale historikoaren heriotzaz: Nikolas Blain (EH-BAI)
- Ipar Euskal Herriko ariguneak: Hendaiako LOVI kafetegia
- Nerea Ibarzabal irabazle Baionan
- Xiberoan 0 eta 3 urte arteko haurrak, osoki eüskaraz haziak izaiten ahalko dira
- « Goizetan, termometroak 14°C markatzen du… »
- “Herriak berotuko du AMETZA”
- “Gehiago egin beharko genuke, baina emeki emeki euskararen lekua hedatu da”
- « Gazteen etxebizitzak : zertan gira ? »