Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak hamar tona elikagai eta higiene produktu bildu ditu ikastetxeen urteko kanpainan, iaz baino %4 gehiago.
Hamar tona: hori da Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak 2026ko martxoan eta apirilean antolatutako “ikastetxeen urteko bilketan” bildutako elikagai eta higiene produktuen kopurua. Ipar Euskal Herriko 90 ikastetxe publiko eta pribaturekin harremanetan jarri dira, eta horietatik 56k parte hartu dute. Horri esker, kasik hamar mila kilo elikagai eta higiene-produktu bildu dituzte, hau da, 2025ean baino %4 gehiago.
Filgi Claverie Michelena Hazkurri Bankuko kideak azaldu duenez, bildutako kilo bakoitzak bi otordu irudikatzen ditu. Beraz, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak bere bazkideei eskaini ahal izango dizkien 20.000 otordu gehigarriren baliokidea da. 2025ean, Hazkurri Bankuak 1.246 tona elikagai banatu zituen Ipar Euskal Herrian, hau da, 2,5 milioi otordu, 40 elkarte eta CCASen artean banatuta, egoera prekarioan diren 12.000 laguni baino gehiagori laguntzeko.
Bestalde, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak astelehenean bere biltzar nagusia antolatzen duela La Perle gelan, arratsaldeko 15:00etan. Bertan zenbakiak aurkeztuko dira, eta heldu diren bilketa kanpainak abiatuko.