Hamar trenetik bi baizik ez dira ibiliko gaur Pirinio Atlantikoetan, greben ondorioz

Erabiltzaileei bidaiak gibelatzeko eskatzen die SNCFek, sindikatuek abiatutako 24 orduko grebaren ondorioz.

Hamar trenetik bi baizik ez dira ibiliko gaur Pirinio Atlantikoetan, greben ondorioz
Trenen trafikoa bi noranzkoetan murriztua da egun osoan. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/06/10 10:01

Sindikatuek 24 orduko grebara deitu dute Frantzia osoan. Bi aldarrikapen nagusi dituzte: konkurrentziari buruzko gogoetetan parte hartzea, eta batez ere, langileen osasun mentala eta fisikoa kaltetu ditzakeen antolaketa berriaren aurka agertzea. Ipar Euskal Herrian ere, tren zirkulazioa trabatua eta murriztua izanen da egun osoan. SNCFren arabera, bihar goizera arte izan daitezke gorabeherak. Erabiltzaileei bidaiak gibelatzeko eskatzen die SNCFek. Txartelak aldatu edo dirua itzularazi ahal izanen dute bidaiariek.

Bitartean, bidaia egin behar baduzue, SNCF Connect webgunean kontsulta dezakezue zuen trena ezeztatua den ala ez jakiteko.

Interesgarri izanen zaizu