Sare Herritarrak babesa bildu nahi du «Helmuga denak etxera» lelopean Bilbon egingo den manifestaziorako, 112 presoetatik espetxetik atera ezin diren 39ei legedi arrunta aplikatzea eskatzeko.
Sare Herritarraren «Helmuga Ibiltaria» ekimena Baionara iritsi da atzo. Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuz, Sarek babesa bildu nahi du urtarrilaren 9an Bilbon egingo duen manifestaziorako, legedi arrunta eskaintzeko presoentzat.
Azaldu dutenez, oraindik 112 euskal preso gelditzen dira. Horietatik 73k erdi askatasuna dute —hau da espetxetik ateratzeko aukera dute astean zehar, hirugarren graduan edo 100.2 artikuluaren bidez—eta beste 39k kanpora ezin dute atera. Horien artean 2 dira Ipar Euskal Herrian, Lannemezann-en eta Rennes-en. Sarek azpimarratzen duenez, 39 preso horietatik, denek betetzen dute 3. graduan izateko baldintzak, baina sistema judizialen ondorioz errekurtsoak pausatuak dira etengabe, askapen prozedurak bertan behera utziz. Hala nola, Mikel Mundiñano Sareko koordinatzaileak salatu du "salbuespenezko justizia erabaki horiek" hemendik 500 kilometrotara hartzen direla.
Urtarrilaren 9an Bilbon iraganen den manifestaldi honek beraz, “Azken txanpa” izateko xedea du. Beñat Uribe Etxeberriak, Sareko boz eramaileak azaldu digunez: "azkarra, legedi arrunta eskaintzeko presoei".