1838ko elkarteen estatutuak eguneratu nahi ditu Pirinioetako Sindikatuen Federazioak

Ipar Euskal Herriko, Biarnoko eta Pirinio Garaietako 40 bat sindikatu biltzen ditu Federazioak. Azken bi mendeetan, eskumen anitz galdu baditu ere Federazioak, hainbat konpetentzia ezagupenik gabe eramaten ditu. Hortako estatutuak aldatu nahi ditu.

1838ko elkarteen estatutuak eguneratu nahi ditu Pirinioetako Sindikatuen Federazioak
Jacques Barreix Xiberoko mendi sindikatuko burua eta Pirinioetako Sindikatuen Federazioko lehendakari berria. XIBEROKO BOTZA
Kriztof Arotzarena
2026/08/12 07:00

1980. hamarkadan sortu zen Federazioa eta Ipar Euskal Herriko, Biarnoko eta Pirinio Garaietako sindikatuak elkartzen ditu. Sindikatuen estatutuak zaharrak dira, 1838koak, eta horien berritzeko edo gaurkotzeko beharra badela diote arduradunek. Beste instituzio anitz sortu baitira geroztik eta heien eskumenak hartu baitituzte. Hala ere eskumen zenbait galdu baditu ere, hainbat konpetentzia ezagupenik gabe eramaten ditu federazioak. Preseski, ezagupenaz gain, dirulaguntza gehiago ukaitea Frantziako Estatuarenganik galdetzen dute Federaziotik bortuko gaiez axolatzen diren 20 bat sindikatuk.


Jacques Barreix Xiberoko mendi sindikatuko burua da Pirinioetako Sindikatuen Federazioko lehendakari berria.

Interesgarri izanen zaizu