Hamahiruko errugbia berpiztea erabaki zuten zale batzuek Ipar Euskal Herrian iaz. Nationale 3 mailako finalerdia jokatuko du Euskal XIII taldeak igande honetan Frantziako Toulon hirian. Irabaziz gero, Nationale 2ra igotzeko txartela eskuratuko du.
Hamahiruko errugbia berpizteko urratsa Ipar Euskal Herrian
Duela urtea deliberatu zuten zale batzuek hamahiruko errugbia berpiztea Ipar Euskal Herrian. Lehen denboraldirako 31 jokalari biltzen lortu dituzte. Angeluko Stella Maris ikastetxeko zelaian trebatu dira. Eta Miarritzeko Agilerako Bendern zelaian eta Angeluko Girouetteko zelaian jokatu dituzte partidak aurten. Nationale 3 mailako Frantziako txapelketaren finalerdia jokatuko du Euskal XIII errugbi taldeak. Toulonen ariko da igandean eta irabaziz gero, finalerako sailkatzeaz gain, Nationale 2ra igotzeko txartela erdietsiko du.
Mendebaldeko txapelketako bigarren lekuan bukatu zuen Euskal XIII taldeak
Frantziako Nationale 3 maila apalena bururatzen ari da lehen denboraldia. Bi gunetan zatitu da lehen fasea. Mendebaldeko txapelketan zortzi taldek parte hartu dute eta beste hain bestek Ekialdekoan. Txapelketa bakoitzetik lehen lauak baizik ez dira final-laurdenetarako sailkatu. Final-laurdenetan, Euskal XIII Mendebaldeko bigarrenak Caumont Ekialdeko hirugarren taldea errezibitu du eta euskaldunak dira nagusitu.
Finalerdia Toulonen jokatuko du Euskal XIII taldeak
Euskal XIII aurkako finalerdia errezibituko du Toulonek lehen lekuan bukatu baitzuen Ekialdeko txapelketa. Igandeko irabazleak Nationale 2ra hupatzeko baimena eskuratuko du finalerako sailkatzeaz gain.