Frantziako Aldizkari Ofizialak argitaratu du dekretua, eta euskaraz egiten duten ikasleek sail elebidunaren aipamena ukanen dute diploman. Hala ere, neurria ez zaie heldu den ikasturteko terminaleko ikasleei aplikatuko.
Neurri berriarekin, 2028tik goiti, baxoko berezitasunetako bat eta Ahozko Handiaren zati bat euskaraz egiten ahalko dira. Bestalde, euskaraz egiten duten ikasleek sail elebidunaren aipamena ukanen dute diploman.
Alta, aukera hori ez zaie heldu den ikasturteko terminaleko ikasleei aplikatuko. 2026/2027 ikasturtean baxoa egiten dutenek frantsesez segitu beharko dute. Aurten lehenera sartuko diren ikasleak izanen dira 2028an neurriaz baliatzen ahalko diren lehenak. Erik Etxart Seaskako kolehendakariak azaldu digu neurria aurten ofizialki onartzea nahi dutela, 2027an baxoa ofizialki euskaraz pasatu ahal izateko:
Aurten Matematikako azterketa euskaraz egin dute Etxepare lizeoko ikasle gehienek, baina desobedientziaz, horretarako baimen ofizialik gabe. Horregatik, Erik Etxartek azpimarratu du Seaskak galdeginen duela euskaraz ikasten duten ikasleek aurtendanik baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea ukan dezaten.
Bere aldetik, Peio Dufau diputatuak jakinarazi digu heldu den ekainean bertan baxoan euskaraz erantzuteko aukera egon dadila eskatu diola hezkuntza ministerioari.