Abuztuak 12ko eguzki eklipsea hurbiltzen ari da. Euskal Herrian ikusgai izanen da. Hortaz baliatu gara Garazi Andonegi, Elhuyar zientzia hedabideko kidearekin hitz egiteko.
Abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea azken urteetako gertaera astronomiko garrantzitsuenetako bat izango da: azken ehun urteetan Euskal Herrian ikusgai izango den eguzki-eklipse oso bakarra. Ilargiak Eguzkia erabat estaliko du tarte batez, eta eguna gau bihurtuko da minutu gutxiz.
Gertaera astronomiko historikoa izango baita, adituek segurtasunez behatzeko deia egin dute: Eguzkiari ez zaio INOIZ zuzenean begiratu behar —ezta eguzkitako betaurreko normalekin ere—, eklipseetarako homologatutako betaurreko bereziak erabili behar dira —hau da “C.E.” normakoak izan behar dute—. Eta largabista edo teleskopioak erabiltzekotan, filtro egokiak baliatu behar dira.
Jakin Elhuyar zientzia hedabideak informazio praktiko guztiak plazaratu dituela bere webgunean. Hemen atzemanen dituzue informazio baliagarri guztiak.