Bidarte (Lapurdi)

Adimen artifizialarekin salmenta aitzinikuspenak egiteko sistema garatu du Bidarteko enpresa batek

Alokabe izeneko sistema garatu du Bidarten kokatua den SEI enpresak. Salmenta kopuruak aitzinikusteaz gain, enpresa handietako administrazioa kudeatzeko lagungarri da.

Adimen artifizialarekin salmenta aitzinikuspenak egiteko sistema garatu du Bidarteko enpresa batek
Pettan Boloki, Bidarteko SEI enpresako merkataritza arduraduna. EUSKAL IRRATIAK
2025/04/02 14:53

Adimen artifiziala enpresen munduan nagusi egiten ari da. Informatika sistemak garatzen dituen SEI enpresak adimen artifiziala baliatzen duen AKOLADE sistema garatu du. Adimen artifizialari esker, Frantzia mailako enpresak laguntzen ditu jakiten zein produktu hobe salduko diren adibidez. Tokiko enpresekin ere lan egiten du, hala nola, Socoa Hendaian edo Boardriders Donibane Lohizunen. Horrez gain, enpresaren parte administratiboa kudeatzen ahal du AKOLADEk.  Gaur egun 70 langile ditu SEI enpresak Bidarten. Hego Euskal Herrian den LKS informatika enpresaren adar bat da, LKS enpresa Mondragon kooperatibako kide da.  

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu