Baigorri (Baxe Nafarroa)

Agorrilaren 12ko eklipsea begiratzeko betaurreko homologatuak baitezpadakoak dira

Agorrilaren12an, asteazkena, eguzki eklipse osoa izanen da, eta gertakari astronomikoa begiak zaindurik eta segurtasunez ikusteko, beharrezkoak diren betaurreko homologatuak atxeman ditaizke Baigorriko BaigOptique Florence Etxenikeren optika etxean.

Agorrilaren 12ko eklipsea begiratzeko betaurreko homologatuak baitezpadakoak dira
Baigorriko Florence Etxenike optikaria eklipse betaurreko bereziekin. IRULEGIKO IRRATIA
Marie Agnes Gorostiague
2026/08/05 10:28

Agorrilaren 12an 20:30 aldean izanen da eguzki eklipsea; eguzkia, ilargia eta lurra lerrokatuko dira. Ilargia eguzkiaren aitzinetik pasatuko da eta orduan izanen da eklipsea: ilargiak eguzkia estaliko duelarik. Ondorioz, eguzkia ikusteko ordez, argi uztai bat ikusiko da. Gertakari berezia izanen da holakorik ez baita 2.180. urte arte ikusiko. 

Euskal herrian eklipsea kasik osoa izanen da, %99tik goitiko estaldurarekin.Hortarako ez da begiak hutsik begiratu behar zuzenean eta usaiako eguztikako betaurrekoek ez dute balio. Eklipsea ikusteko, ISO 12312-2 ziurtagiria duten eklipse-betaurreko bereziak bakarrik erabili behar dira. Baigorriko BaigOptique etxeko Florence Etxenikek gehitu dauku, begiko erretina erretzeko eta bista andeatzeko irrisku haundia badela ez badira begiak babesten

Interesgarri izanen zaizu