Agur Kontzertua emanen du Delirium Tremens taldeak larunbatean Bilbon

« Boga Boga », « Ikusi ta ikasi » lehen diskoetako kantuak baita « Hordago » edo/ta « Saihesten » azken diskoetakoak emanen ditu azken aldikotz Delirium Tremens taldeak larunbatean Bilboko Santana 27 gelan. Errepika saio batean izan gara.

Agur Kontzertua emanen du Delirium Tremens taldeak larunbatean Bilbon
Delirium Tremens Haritz Harreguyren estudioan Usurbilen. Mikel Kazalis falta da. LORENTXA SARAGUETA
Kriztof Arotzarena
2025/11/26 14:23

Delirium Tremensen azken kontzertua izanen da larunbat honetan, 2025eko azaroaren 29an, Bilboko Santana 27 Aretoan. Lagunak gonbidatu dituzte, haien kantuak ere emateko. Hauek dira Zaramako Roberto eta Tontxu, Baldin Badako Katu, Jotakie taldeko Elortxa eta Aiora Renteria. JAN! taldeak lehen partean joko du.

Saio huntan, Andoni Basterretxea (kantaria eta gitarrista), Juantxo Yurrita “Txufu” (bateria) eta Haritz Harreguy (gitarrista) entzunen ditugu. Aukera izan dugu elkarrizketak Usurbilen, Haritz Harreguyren estudioan egiteko.

Interesgarri izanen zaizu