Aiziritze-Gamue-Zohazti (Ipar EH)

Aiziritzen, Eiheraxaharreko erreka kutsatu du xarkuteria lantegi batetik isuri den gantzak

Fipso Salaison enpresaren lantegi batetik gantza ondoko errekara isuri da eta kutsatu du. Lapiotz edo Biduzeren ibaiadarra den Eiheraxarreko erreka da kutsatua izan.

Aiziritzen, Eiheraxaharreko erreka kutsatu du xarkuteria lantegi batetik isuri den gantzak
Xuria bilakatua zen Eiheraxaharreko erreka asteart arratsaldean. HENRI LABORDE
Antton Castoreo
2026/04/01 16:25

Ostegun arratsalde apalean ukan zuen deia Henri Laborde Aziritzeko auzapezak, 18:00etan guti gora behera. Herritar batek orduan erran zakon Eiheraxaharreko erreka xuria zela. Berehala ikustera hurbildu zen auzapeza, eta berria baieztatu: erreka xuria zen, esnea bezala.

Erreka xuria zen, iduri zuen esnea bazela, baina momentu horretan isurbide urrina bazen.

Erreka xuria, isurbide urrina eta arrainak goiti heldu, uretik ateratzeko kinka txarrean. APPMA arrantza elkarteko lehendakaria deitu eta, fite agertzen ziren kutsadura erreka ondoan den lantegi batetik heldu zela.


Erran behar da Aiziritzen dela Haraguy izeneko lantegia, Fipso Salaisons enpresaren xarkuteria lantegi bat. Henri Laborde auzapezaren erranetan, lantegiko tratamendu estazio batetik jin zen arazoa, eta gantza ausarki isuri zen errekara.

Lapiotz edo Biduze errekaren ibaiadar bat da Eiheraxaharreko erreka. HENRI LABORDE

APPMA arrantza elkarteko lehendakariekin, egitura desberdinak fite deitu zituzten: urzaina, jendarmeria edota suhiltzaileak. Fipso enpresarekin harremanetan sartu ziren ere suhiltzaileak.


Suhiltzaileak eta estatuaren zerbitzuak entseatu ziren kutsadura geldiarazten baina Aiziritzeko auzapezaren erranetan, asteazken goizean bezperako babesak mugitu ziren eta kutsadura Biduzera isuri zen ere.


Henri Labordek baieztatu du ere prokuradorea jakinean dela, eta gauean estatuko zerbitzuak jin zirela lagin batzuen hartzera. Ikusiko orain inkesta bat eramaten duten. Jakin hala ere entseatu girela Haraguy lantegira deitzen. Fipso Salaisons enpresako arduradunek ez dute momentuen gure elkarrizketa galdeari erantzun.

Interesgarri izanen zaizu