Sinbolikoki, Aldako kideak lerro batean ezarri dira, lurraldeko alokatzaileen lekukotasunak agerian uzteko. Elkarteak alokairuen mugatzearen legea iraunkor bilakatzeko lege-proposamenaren alde bozkatzeko eskatu die senatariei.
Alokairu mugatzea desagertzeko arriskuaz ohartarazteko, Aldak ekintza egin du astearte goiz huntan Max Brisson senatariaren bulegoaren aitzinean, Miarritzen. Senataria ez zen hor, eta elkarteak alokatzaileen egoerak biltzen dituzten dosierak eman dizkio haren lankideari.
Sinbolikoki, Max Brissonen permanentziaren ate aitzinean, Aldako kideak lerro batean ezarri dira, Ipar Euskal Herriko alokatzaileen lekukotasunak zituzten afitxak agerian. 
Ainize Butron Aldako kideak zehaztu digu senatari guztiei galdegiten dutela alokairu mugatzearen alde bozkatzea eta ez soilik Max Brisson senatariari.
Alokairu mugatzearen esperimentazioa azaroaren 24an bururatuko da. Aldak neurria iraunkor bilakatzeko lege-proposamenaren alde bozkatzeko eskatu die senatariei, heldu den astean, urriaren 21ean Senatuan eztabaidatuko baitute.