Aldak salatu du Prefetak kontsumitzaileen defentsarako baimena ukatu diola

Jean-Marie Girier Prefetak ez dio eman Aldari kontsumitzaileen interesak justiziaren aitzinean defendatzeko baimena

Aldak salatu du Prefetak kontsumitzaileen defentsarako baimena ukatu diola
Xebax Christy, Aldako kidea - euskal irratiak
Ihintza Arrieta
2026/06/16 09:12

Ez du onartu Jean-Marie Girier Prefetak kontsumitzaileen interesak justiziaren aitzinean defendatzeko baimena ematea Alda elkarteari ematea, nahiz eta honek lan horretan diharduen azken urteetan. Ekintza publiko batzuk ez direla bateragarriak konpromiso errepublikanoaren printzipioekin gehitu du Prefetak eta Aldak aldiz, erabakia politikoa eta bidegabea dela dio. Helegitea aurkeztu du eta errekurtsoa baztertzen badute, Auzitegi Administratibora jotzeko asmoa duela iragarri du.

2020tik 5.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu Aldak ipar Euskal Herrian, batez ere etxebizitza, kontsumo eta eguneroko eskubideen auzietan.

Interesgarri izanen zaizu