(Ipar EH)

Aldaketa abiatu da pilotari berezkoen munduan

24 berezkoetarik 19k Orhategarai eta Mazarsek sortu Plekari elkartearekin aritzeko engaiamendua izenpetu dute. Sanchez, Espinal, Maiz, Gixandut eta Mariluzek ez dute oraindik erabaki Esku Pilota orain arteko elkarte kudeatzailearekin segitu ala ez.

Aldaketa abiatu da pilotari berezkoen munduan
T.Harismendy, P.Bielle, C.Heguy, E.Etxeberria, P.Orhategarai, H.Errandonea eta A.Iphar Plekari elkartearen aurkezpen publikoan 2026ko ekainaren 30ean. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/06/30 13:31

Plekari elkarteak kudeatuko du pilotari berezkoen lehiaketen zirkuitua


24 jokalarietarik 19k Plekariren aldeko engaiamendua hartu dute. Sanchez, Espinal, Maiz, Gixandut eta Mariluzek ez dute oraindik jakinarazi zer erabaki hartuko duten. Ageriko da zer bilakatuko den Esku Pilota, orain arteko elkarte kudeatzailea. Gaur egun FFPB Frantziako Euskal Pilota Federazioarekin izenpetu hitzarmen baten bidez ditu berezkoen lehiaketak kudeatzen ahal Esku Pilotak. Preseski, Lilou Etxeberria FFPBko lehendakariak gutun bidez oroitarazi dio Patrick Orhategarai Plekariko lehendakariari hitzarmen horren garrantzia.


Patrick Orhategarairen ihardukitzea bildu dugu:



Ikusiz berezkoen %80k Plekari elkartearen alde egiten dutela, posible litzateke FFPBk hitzarmena Plekarirekin izenpetzea laster.

Interesgarri izanen zaizu