(Ipar EH)

'Plekari' elkarte berria izanen da pilotari berezkoen zirkuituaren kudeatzaile bakarra

Patrick Orhategarai bidarraitarrak eta Lionel Mazars Baionako Moderne jatetxeko buruak sortu berri dute. 24 berezkoetarik 21ek engaiamendua izenpetu dute Plekarik pilota elkarte desberdinekin ko-antolatuko dituen lehiaketetan parte hartzeko.

'Plekari' elkarte berria izanen da pilotari berezkoen zirkuituaren kudeatzaile bakarra
Pilotako eragile guztiak gonbidatu zituzten Mazars eta Orhategaraik bilkura batetara. IPARRALDEKO PILOTA BATZORDEA
Kriztof Arotzarena
2026/06/26 15:06

Plekari izena du berezkoen zirkuitua kudeatuko duen elkarte berriak. Jon Biscouby, Mickaël Darmendrail, Battitta Ducassou, Nicolas Dufau, Eñaut Echeverria, Iker Espinal, Pierre Etcheverry, Betti Gurruchaga, Arnaud Harocaréné, Andoni Iphar, Bixente Lafitte, Peio Larralde, Mathieu Lazcano, Antton Luro, Eneko Maiz, Ellande Orhategaray, Mathieu Ospital, Jon Saint Paul, Iban Teillery, Inhar Ugarte eta Ekhi Ziarrustak dute engaiamendua izenpetu Plekarirekin.


Luis Sanchez, Julen Mariluz eta Peio Gichandutek ez dute oraindik engaiamendua izenpetu. Gutiengo handian izanik, ageriko ondoko orenetan engaiamendua izenpetuko dutenez hiru horiek. Eta beste galdera da zer leku ukanen duen orain arte ardura hori zuen Esku Pilotak jakinez berak duela Donibane Garaziko Garatenearen kudeaketa.


Hiru lagunek osatuko dute Plekariren talde teknikoa: Thierry Harismendy, Bixente Bideondo eta Philippe Bielle berezko ohiek.

Uztail hastapenetik goiti berezkoen zirkuituaren ardura hartu beharko luke Plekarik. Ondoko egunetan prentsaurreko bat ere antolatuko du elkarte berriak.

Interesgarri izanen zaizu