Baiona (Lapurdi)

Allande Boutin kazetariak erretreta hartuko du 40 urteko ibilbidearen ondoren

Parisen hasi zen lanean, eta 1988an Euskal Herrira jin zen, Euskal Telebistak egin eskaintzaren ondoren. Lau urte egin zituen ETBn, eta segidan, France 3 Euskal Herri telebista kate publikora joan zen. Maiatza hondarrean erretreta hartuko du.

Allande Boutin kazetariak erretreta hartuko du 40 urteko ibilbidearen ondoren
Allande Boutin, ezkerrean, 1992an ETBren Iparraldearen Orena aurkezten, eskuinean, artxiboko argazki batean. ETB eta Dani Blanco/ARGIA FOTOTEKA CC-BY-SA
Jose Luis Aizpuru
2026/05/22 15:38

Allande Boutin kazetariak erretreta hartuko du 40 urteren ondoren. 1986an hasi zen lehen ikastaro eta kazetari lanak egiten, aprendiz gisara, Le Point eta Le Monde-n. Bi urte beranduago Euskal Telebistako arduradun batek deitu zuen Baionako ordezkaritza eskainiz, eta Euskal Herrira begira jarri zen.


Parisen sortu bazen ere Euskal Herriarekin harremana bazuen Allande Boutinek, ama xiberutarra baitzuen. Euskara ikasi zuen Pariseko Euskal Etxean, eta euskara hobetzeko xedez, Gure Irratian egin zituen praktikak, 1983.urtean, Milafrangako lehen estudioetan. Eta preseski, euskarak egin dituen aitzinamenduak azken hamarkada hauetan Ipar Euskal Herrian, aipatu digu Allande Boutinek, Goiz Berriko kazetarien solasaldian.

Entzun Allande Boutinen hitzartzea Goiz Berri emankizunean.

Interesgarri izanen zaizu