Alokairuen mugatzea hobekio errespetatua izan da Iparraldean 2026an

Alokairuen mugatzeari buruzko txosten berria plazaratu du gaur Etxebizitzaren Fundazioak. Euskal Herriari buruzko datuak hobetzen baldin badira, Frantzia mailakoak ez dira aldiz hain onak. Alarma jotzen du Fundazioak.

Alokairuen mugatzea hobekio errespetatua izan da Iparraldean 2026an
Legez kanpoko jokamoldeak salatu zituen ALDAk uztaila honetan. EUSKAL IRRATIAK
Antton Castoreo
2026/09/03 16:20

Alokairuen mugatzea antolatzen duen lega martxan dea? Ostegun honetan, Etxebizitzaren Fundazioak Frantzia mailako txostena atera du. Frantzia mailako eta tokian tokiko analisiak egin ditu Fundazioak.

Euskal Herriarendako, 2026an alokairuen %30ak prezio muga pasatu du, 2025ean %38 zirelarik. Iduri luke beraz hemen ongi martxan dela, eta txostenak tokiko aktoreen inportantzia azpimarratzen du, horien artean ALDArena.

Frantzia mailan aldiz, muga pasatzen duten alokairuen proportzioa %37koa da, bost punduz igan da iazko zenbakiei konparatuz. Etxebizitzaren Fundazioak alarma jotzen du, erranez legea egonkortu behar duela gobernuak, eta batez ere errespetarazi behar duela.

Jakin behar da oraindik esperimentazio gisa aplikatzen dela alokairuen mugatzea, baina gobernuak hitzeman duela egonkortuko zela ondoko hilabeteetan. Lege proposamen ofizialik ez da oraindik agertu.

Interesgarri izanen zaizu