Xabi Alcasena Zaharrer Segiko taldekideari gaina hartu dio Andoni Larrek finalean Senperen 40-35. Larrek erakutsi du bere dela lehen mailako pilotaririk azkarrena buruz burukako proban aurten. Bi txapel erdietsi ditu aurten.
PILOTA
Esku huska
Amaturrak
Buruz buruka, Frantziako txapelketako finalak Senperen
Helduen A maila: Baigorriko Larre 40 / Baigorriko Alkasena 35

Artekoak: Mauleko Teillagorri 40 / Abarratiako Hargindegi 34
Helduen B maila: Hazparneko Duhalde 40 / Goizeko Izarrako Santamaria 36
Ipar Euskal Herriko txapelketa ere eraman zuten Andoni Larrek lehen mailan, eta Abenttin Duhaldek bigarrenean.
Berezkoak
Itsasuko Atharri Joko Berri lehiaketaren finala :
Ospital - Iphar 40 / Gurrutxaga – Ducassou 26
Garaziko lehiaketa astelehenean hasiko da 16:00 (maiatzak 4)
Maiz – Unai Etxeberri / Ziarrusta - Lazkano
Teillery – Dufau / Hiribarne – Ugarte
Angeluko Pilotarienak lehiaketaren finalerdiak maiatzaren 7an jokatuko dira eta aldaketak badira zaurien gatik:
20:00: Espinal (Mariluzen ordez) -Ducassou / P.Larralde-Guichandut
22:00: P.Etcheverry-Sanchez / Ospital (Etxeberriaren ordez) -Elordi
Partidak mantxetan jokatuko dira eta gibeleko taula kendua izanen da.
Finala maiatzaren 13an
Ezker paretan, final-laurdenetako ligaxkako hirugarren eguna:
Laso 22 / Dario 14
Altuna 22 / Jaka 16
Unai Lasok garaipen garrantzitsua eskuratu du Donostiako Atano pilotalekuan, Dario menderatu ondotik. Horri esker, Lasok finalerdietarako txartela eskuratu du, eta, ondorioz, Jokin Altuna txapelketatik kanpo gelditu da. Dariok, bere aldetik, finalerdietara sailkatu da eta multzoko lehen lekua atxiki du.
Maiatzaren 9an, Iruñean
Peña / Larrazabal
Maiatzaren 10ean, Tolosan
Artola / Zabala
GRABNI
Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioen arteko txapelketa ostiralean bururatu zela.
Ezker pareta
1 - NAFARROA
2 – BIZKAIA
3 - GIPUZKOA
Trinketea
1 - IPARRALDE (9 txapel eta bi aldiz bigarren)
2 – NAFARROA
3 - BIZKAIA
ERRUGBIA
Gizonak
Federale 2 – play-offetako kanporaketa
Mugerre 18 / Rion-Morcenx 19
Mugertarrek ez dute lortu sailkatzen final-hamaseirenetarako.
Hazparnek haatik joaneko partida jokatuko du heldu den igandean Bazasen.
Federale 3 – Frantziako txapelketako final-hogeitahamabirenetako itzuliko partidak.
Barkoxe Mendikota 13 / Hagetmau 9
Xiberotarrak 6 puntuz nagusitu ziren etxetik kanpo duela astea eta atzo berriz garaile atera dira. Final-hamaseirenetako joaneko partida jokatuko du Barkoxe-Mendikotak maiatzaren 17an Lévezou Ségalan.
Lévezou Ségala Aveyron 45 / Hendaia 7
Hendaiarrek 15 puntuko abantaila bazuten partida hasi aitzin baina atzo Aveyroneko taldeak ez zion xantza izpirik ere utzi.
Nérac 29 / Donapaleu 3
10 tantoz nagusitu baziren amikuztarrak joaneko partida kari, atzo 26 puntuz galdu zuten.
Régionale 1
Finala irabazi du AS Baionak Girondeko La Réole taldearen kontra 30 – 9 eta Federale 3 mailara iganen dira lapurtarrak.
LASTERKETAK
Miarritzeko 5. Nazioarteko Maratoiko probak
Maratoia
Estefania Unzu nafarra eta Adrien Latestère okzitandarra garaile
Maratoi-erdia
Lorea Irigarai eta Nicolas Ansiaux irabazle
14 km
Alix Béraut eta Brieuc Caussin
9 km
Audrey Calbris eta Florian Roumy txapeldun
15. Larrungo desafioa, Azkainen.
4,4 kilometroko proba, 850 metroko desnivel positiboarekin
Imanol Kañamares nafarra eta Ynes Ferreira-Lacroix irabazle
Frantziako Skyrace des Matheysins
Malen Osa korrikalari oñatiarrak Skyrunner World Serieseko seigarren proba eraman du.
FUTBOLA
Gizonak
Nationale 2 - 28. eguna:
Aviron 1 / Girondins 2
Bi partida gelditzen direnean, lapurtarrei Ligue 3 mailara igaiteko esperantza airatu zaie.
Sailkapena: 3. Baiona
Ligako 34. eguna
Derbia : Alaves 2 / Athletic 4
Osasuna 1 / Barzelona 2
Astelehenean 21:00: Sevilla / Reala
Sailkapena: 8. Athletic 44 p.; 9. Erreala 43 p. (-1) ; 10. Osasuna 42 p.; 17. Alaves 36 p.
Emazteak
Liga – 27. eguna
Akoruña 1 / Reala 2
Badalona 0 / Athletic 1
Atletico 4 / Eibar 0
Sailkapena: 3. Erreala; 8. Athletic; 13. Eibar. Errealak txapeldunen liga jokatuko du
ESKUBALOIA
Emazteak
Nationale 1 – 23. eguna
Saint-Sébastien Sud Loire 21 / Euskal Kosta 26
Sailkapena: 6. Euskal Kosta
Nationale 2 – 19. eguna
Zibero 32 / Olorone 30
Sailkapena: 7. Zibero
Ligako final-laurdenetako itzuliko partiden karietara:
Donostiako Bera Bera 24 / Logroño 20. Gipuzkoarrak finalerdiatarako sailkatu dira.
Malaga 23 / Atarrabiako Beti Onak 20. Gol baten gatik play-offetatik kanpo gelditu dira nafarrak joanekoa bi puntuz eraman izan arren.
Gizonak
Nationale 2 – 20. eguna
Charente 28 / Hendaia 25
Limoges 34 / Zibero 19
Sailkapena: 10. Zibero; 11. Hendaia
Nationale 3 - 20. eguna
Marmande 26 / Irisartarrak 38
Sailkapena: 1. Irisartarrak
Ligako 27. eguna
Bidasoa Irun 32 / Aranda 26
Sailkapena: 3. Bidasoa