Zuraide (Ipar EH)

Andoni Larre Baigorriarrak irabazi du buruz burukako lehen mailako Euskal Herriko xapela

40-32 nagusitu zen Andoni Larre, Asier Aspuru Agorria Bizkaitarraren kontra, beterik zen Zuraideko trinketean.

Andoni Larre Baigorriarrak irabazi du buruz burukako lehen mailako Euskal Herriko xapela
Buruz burukako lehen mailan, Andoni Larrek lehen finala zuen igande honetan. MATTIN OILLARBURU
Antton Castoreo
2026/04/05 20:00

Andoni Larre Baigorriarrak irabazi zuen lehen mailako Euskal Herriko xapela igandean. 40-32 irabazi zuen Zaharrer Segiko pilotariak, Endaiarrak taldeko Asier Aspuru Agorriaren kontra. Partida guzia aitzinean eraman zuen Andoni Larrek eta azkenean lehen mailako xapela erdietsi zuen. Gure mikroan erran zuen argiki zer plazer ukan zuen hartzean eta irabaztean. Finala hori eramanik, lasaiturik atera da kantxatik Baigorriarra.

Plazer egiten du horrek. Lasaitzen nau zeren eta anitz indar ematen dut pilotan. Honek on egiten du buruarendako.

Bigarren mailan, Noizbaiteko Abenttin Duhalde 40-16 nagusitu zakon Itsasuarrak pilota batasuneko Estebe Parachuri. Bururatzeko, M22 mailan edo gazteetan, Uhaldean taldeko Lucas Bidartek irabazi zuen Zaharrer Segiko Eneko Eyherarten kontra 40-28.

Interesgarri izanen zaizu