'Kabalkada hirirat heldu da' da Angeluko Kabalkadaren lema. Irailaren 20 eta 26an emanen dute herritarrek. Gazteak ez baztertzeko, Gazteen Kabalkada emanen dute 400 haur eta gaztek ostiral arratsalde honetan, Angeluko La Barre gunean, 6 orenetan.
400 bat haur eta gaztek parte hartuko dute Gazteen Kabalkada ostiral honetan Angeluko La Barren. Euskarazko irakaskuntzari dagokionez, hiru sailetako haur eta gazteak izanen dira. Errepika nagusia egin zuten joan den astelehenean. Eta zinez ongi pasa zela zioten Stella Maris eskola pribatuko Maritxu Leizagoien eta Kimua ikastolako Oihana Makazaga irakasleek asteazkenean eskaini dugun On Daiziela saioan. Patxi Amulet angeluar musikaria eta Jokin Irungarai antzerki irakaslea bildu zituen ere Artzen Letonak.