2.600 ikaslek egin dute sartzea Angeluko 13 eskoletan astearte honetan. Sail publikoa, pribatua eta Seaska kontuan hartuz, ikasleen %33k segitzen dute irakaskuntza elebiduna edo murgiltze eredua. Ipar Euskal Herriko batez besteko heina %44koa da.
Angeluko zortzi eskola publikoetarik hiruk dute irakaskuntza elebiduna eskaintzen ama eskola eta lehen maila kontuan hartuz. Hauek dira, Evariste Galois, Edouard Herriot eta Jean Jaurès ikastetxeak. Publikoan diren 1.800 ikasleetarik 382 sail elebidunean ziren iaz (%21). Sail giristinoari dagokionez, hiru eskoletarik Stella Marisen baizik ez dute elebiduna proposatu iaz, 351 ikasleetarik 97k segitu dutena (%28). Kimua ikastolan erran gabe doa 130 ikasleek murgiltze eredua jarraiki dutela.
Sartze honetan, beraz, Angelun ikasleen %33 edo hiruetarik bat kausi daiteke sail elebidunean edo murgiltze sisteman. Ipar Euskal Herrian, batez besteko heina %44koa da.
Baina joera hobetzen ari da euskarari dagokionez Angelun. Postu elebidun bat ireki baita aurten Edouard Herriot ikastetxean. Haatik frantses postu bat hetsi da Evariste gallois eskolan, eta bi frantses postu oso galdu ditu Justin Larrebat eskolak, bat lehen mailan eta bestea ama eskolan.