Zazpi lurraldeetatik hamahiru bertsolari izanen dira Arantzako finalean. Urte luzez Saran egiten zen finala Arantzan egiten da azken hiru urteetan.
Hogeita hemezortzigarrenez ospatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa bihar, Nafarroako Arantzan. Neguan lurraldez-lurralde hasitako eskolarteko bertso saioen zikloa itxiko du final nazionalak. Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako finala joan den larunbatean izan zen Itsasun, eta Unax Aizpurua Ibargarai saratarra suertatu zen txapeldun.
Bihar, hain zuzen ere ordezkaritza lapurtarra Unax Aizpurua Ibargaraik osatuko du, Johane Larre Salaberrirekin batera. Baxenabarretik Nahia Etxeberri Lopepe eta Gana Berhokoirigoin Zubeldia ariko dira, eta Xiberotik Leina Alkhat Larrandaburu. Arabatik, Maia Ortiz de Zarate Idiakez eta June Astegieta Unzaga, Bizkaitik Iradi Barrenetxea Akesolo eta Jon Abasolo Sarralde eta Gipuzkoatik Adei Urbitarte Aiestaran eta Kattalin Arabolaza Palomo izanen dira bertsoan. Azkenik, Kattin Madariaga Apaolaza aranztarra herrian berean ariko da, eta Kattalin Lizarraga Mendiarekin osatuko du ordezkaritza nafarra.
Ekhiñe Zapiain bertsolari beratarra eta Euskal Irratietako laguntzailea izanen da aurkezlea, Eki Mateorenarekin batera. 11:30ean hasiko da finala, Arantzako pilotalekuan.