Hego Lapurdiko GEUZ edo Gizarte Ekintzarako Udal Zerbitzuek antolatua, bigarren aldiz, Adinekoen Olinpiadak egin dira Hendaian, belaunaldi desberdinen arteko harremanak sendotzeko eta ongizatea sustatzeko.
Bigarren aldiz, Hendaiako, Donibane Lohizuneko, Ziburuko, Biriatuko eta Urruñako GEUZek eta Herriko Etxeek antolatu zuten jardunaldia, tokiko EHPADekin eta Hendaiako Aizpurdi lizeoarekin elkarlanean. Adinekoen laguntzaile izateko CAP AAGA prestakuntza egiten ari diren ikasleek ere parte hartu dute, adinekoekin batera jarduera fisiko egokituetan arituz.
Goizean zehar, mahai-tenis, arku-tiro eta badminton saioak egin dituzte, eta goiza gimnastika egokitu batekin amaitu dute. Ondoren, bazkari partekatua izan zen, eta arratsaldean karaoke saioa egin dute eguna giro onean bukatzeko.
Nerea Manterola, Hendaiako GEUZeko kidearen arabera, jardunaldiak belaunaldi desberdinen arteko harremanak sendotzeko eta ongizatea sustatzeko balio izan du; gazteek eta adinekoek esperientziak eta uneak elkarrekin partekatu dituzte.