Aurten EPPk eta Eusko Jaurlaritzak indartzen dute Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko lankidetza

2,47 milioi euro emanez, iaz baino 540.000 euro gehiago inbertituko dituzte. Helburu nagusiak dira helduen euskalduntzea indartzea, euskararen egoera neurtzeko tresna bateratuak garatzea, teknologietan aitzinatzea eta hizkuntza politikak sendotzea.

Aurten EPPk eta Eusko Jaurlaritzak indartzen dute Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko lankidetza
Maider Behotegi EEPko lehendakaria eta Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburu-ordea Baionan elkartu dira aurtengo lankidetza hitzarmenaren izenpetzeko. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/04/14 10:04

EEP Euskararen Erakunde Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak 2,47 milioi euro inbertituko dituzte euskararen sustatzeko Ipar Euskal Herrian aurten. Maider Behotegi EEPko lehendakaria eta Aitor Aldasoro Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburu-ordea Baionan elkartu dira aurtengo lankidetza hitzarmenaren izenpetzeko.

EEPk eta Eusko Jaurlaritzak Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko indarrak emendatu dituzte aurtengo hitzarmenean. Iaz baino 540.000 euro gehiago emanen dituzte: Euskararen Erakunde Publikoak 1.970.000 euro jarriko ditu, hots iaz baino 440.000 euro gehiago; eta Eusko Jaurlaritzak, 500.000 euro, iaz baino 100.000 euro gehiago.

Aurten, helburu nagusiak dira helduen euskalduntzea indartzea, euskararen egoera neurtzeko tresna bateratuak garatzea, hizkuntza teknologietan aitzinatzea eta datu eguneratuetan oinarritutako hizkuntza politikak prestatzea. 2026ko Inkesta Soziolinguistikoa ere prestatuko dute, zortzigarrena izanen da.

Gainera, 2026ko Hizkuntza Jarduera Proiektuen deialdia ireki dute. Ipar Euskal Herrian euskararen alde lan eğiten duten eragile pribatu guztiek eskaera egiten ahal dute maiatzaren 7ra arte. Erantzunak ekain bukaeran emanen dituzte.

Interesgarri izanen zaizu