Urepele (Baxe Nafarroa)

Aurten ere Urepelek baditu bere euskara ikasleak

Urte guziez bezala, Urepeleko eskola AEKko euskara-erakasle eta ikaslez bete da. Bigarren hamabostaldiko taldearengana joan gara elkarren arteko giroaren dastatzeko.

Aurten ere Urepelek baditu bere euskara ikasleak
Urepeleko AEK barnetegiko ikasle eta erakasleak 2025eko agorrilaren 4an. EUSKAL IRRATIAK
Ainize Madariaga
2025/08/04 15:48

Urepelen 2025eko udako bigarren taldea ari da barnetegian euskara hobetzen. Aste bat lehenago abiatu da euskara-ikastaldia eta ortziralean bukatuko.

Aitzin, bi astez bertze talde bat egona da, denek dute gutxieneko euskara maila; ez dira hasiberriak. Aurten ere, AEKren barnetegiko leku guziak bete dituzte, orotarat 35 bat lagun. Egoiliarrek giro ona azpimarratu dute eta ikasleek bi astez euskaraz osoki bizi ahal izatea bilatzen dute.

Kurtsoez gain, joko eta ateraldi franko antolatu dituzte, bai ere animazioak, hala nola, ortzegun arratsetako pintxo-poteoa: etzi bertsolariak ere izanen dira eta denei irekia da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu