Baiona (Lapurdi)

Baionako bestak giro onean pasa direla diote erakundeek, eta Itaiak hogei eraso matxista salatu ditu

Barda bukatu dira Baionako bestak, bost egunez ehunka milaka bestazale bildu ondotik. Jende kopuruaren apaltzea azpimarratu dute erakundeek. Gutienez hogei eraso matxista izan dira, eta lau atxiloketa horiekin loturik.

Baionako bestak giro onean pasa direla diote erakundeek, eta Itaiak hogei eraso matxista salatu ditu
Ostiral arratsean, ETSren kontzertuak milaka lagun bildu zituen, euskara ardatz. Mathieu Prat/BAIONAKO HERRIKO ETXEA
Aimar Lopez Erasun
2026/07/20 12:11

Pirinio Atlantikoetako prefekturaren arabera, Baionako bestetako bost egun eta gauak "besta giro lasaian" iragan dira. Egunero izan dira atxiloketak, 51 orotara, lapurreta eta bortizkeriengatik, baita igandean bi atxiloketa sexu erasoengatik ere. Erakundeek ez dute momentuz sexu erasoen kopururik eman; Itaia emakume sozialisten antolakundeak bai aldiz: haiek jasotako salaketen arabera, hogei eraso matxista izan ziren igande goizera bitartean. Elkarretaratzea egin zuten horiek salatzeko igande eguerdian, Herriko Etxe aitzinean. Prefekturak asteazken arratsaldean eginen du bestetako segurtasun dispositiboaren bilana. Egunero, 800 segurtasun indar inguru mobilizatu dituzte bost egun hauetan.

Baionako Herriko Etxeak, bere aldetik, besten bilan positiboa egin du Euskal Irratietan gaur goizean. Pantxo Etxegarai gehiengoko hautetsiak giro ona azpimarratu du, baita orohar bestazale kopuruaren jaitsiera ere. Karriketan "lasai" ibiltzeko aukera izan dela azaldu du, eta "jende mugatzea modu naturalean" egin dela dio.

Interesgarri izanen zaizu