Baiona Mugimenduan zerrendako Jean-Claude Iriart, Henri Etxetoren Bayonne tout simplement! zerrendako Iker Etxepare eta Jean-René Etxegarai orain arteko auzapezaren zerrendako Joseba Erremundegi ariko dira parez-pare, 19:30ean, Kupela sagardotegian.
45 minutuz, sei gairen inguruan proposamenak plazaratu eta eztabaidatzeko aukera emanen du gaur arratsaldean Gure Irratiak eta Euskal Irratiek Baionako herriko hauteskundeez antolatu dugun eztabaida publikoak. Diru publikoaren kudeaketa, etxebizitza eta soziala, garraioa eta ingurumena, segurtasuna, besta eredua eta hizkuntza politika izanen dituzte hizpide hala hiru hautagaiek, Kriztof Arotzarena kazetariak moderaturik.
Eztabaida euskara hutsez izanen da, eta Iriart ez bertze zerrendaburuak euskaldunak ez direnez, haien zerrendakide Iker Etxepare eta Joseba Erremundegi izanen dira Kupela sagardotegian izanen den ekitaldian. Hiru ordu laurdenez proposaturiko gaiak izanen dituzte hizpide, eta ondotik, bertze ordu laurden batez, publikoak galderak egiteko aukera ukanen du.