Bizitzaren kariotzearen aurkako greba eguna da gaur, eta manifestaldia egin du intersindikalak Baionan. Ehunka lagun dira karriketan ibili. Baionako portua geldirik da gaur.
Baionako portuko zamaketarien bengalek giroturik, mila lagun inguru elkartu dira Lapurdiko hiriburuan azaroko bigarren greba egun honetan. Burdinbideetako langilea den Ramuntxok aipatu digu "garrantzitsua" dela beretzat gaurko greba egunean parte hartzea, mugimendua "ahultzen" baita: "Testuingurua kontuan hartuz biziki zaila da anitzentzat greba egitea, baina momentua hartzekoa da, hauteskundeak hurbiltzen ari zaizkigulako".
Orain bi asteko greba egunean eta azken larunbatetako manifestaldietan baina lagun gutiagok hartu dituzte bai karrikak, baina eragina izan du grebak hala ere: Baionako portuko zamaketariek jakinarazi digutenez, erabat geldirik da portua, langile guztiak greban baitira.
[Informazioa osatuko dugu]