Ziburu (Ipar EH)

Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute Ziburuko Liburu eta Disko Azokan ekainaren 6an

Euskaraz baikara” lelopean berriz dator azoka zazpigarren aldiz. Bost gune izanen dira Ziburun, liburu aurkezpenekin, ikusgarriekin eta hainbat kontzerturekin.

Beñat Oihartzabal hizkuntzalaria omenduko dute Ziburuko Liburu eta Disko Azokan ekainaren 6an
41 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle bilduko dira Ziburuko liburu eta disko azokan. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/05/13 08:05

41 argitaletxe, diskoetxe eta autoekoizle bilduko dira Ziburuko liburu eta disko azokan zazpigarren edizioarendako , 33 liburugintza arloan eta 8 musika arloan. "Euskaraz baikara" lelopearekin iraganen da Ziburuko liburu eta disko azoka aurten eta euskararen arnasgune baten proposatzea dute helburu antolatzaileek.

Bestalde, DOINUELE euskara hutsezko plazen sareak proposatzen duen ibilbidearen 5. etapa izanen dela azoka Baztan, Oiartzun, Azkoitia eta Zaurautz herrietatik pasa ondotik. Ikusiz ekitaldiaren garrantzia, Frank Suarez Euskararen kultur erakundeko egitasmo arduradunak adierazi du ber diru laguntza mantentzea erabaki dutela aurten, diru murrizketak jasan baldin badituzte ere azken denbora horietan.

Bost gune izanen dira Ziburun, liburu aurkezpenak, haurren ikusgarria, kontzertuak: Maite Larburu, Pantxix Bidart eta Marie edota Jurgi Ekiza besteak beste ariko dira. Azoka aitzin, Azokaroa antolatu dute maiatzean zehar hainbat ekitaldirekin: errezitaldi bat, mahai inguru bat, bertso saio bat eta liburu aurkezpenak. Xehetasunak eke.eus webgunean.

Interesgarri izanen zaizu