Astearte honetan Bilbo-Madril hegaldiak beranta izan du eta ondorioz Madril-Buenos Aires hegaldia huts egin dute. Ostegunean hasiko da XX. Munduko Txapelketa eta prestakuntzan eraginen die berantak Frantziako pilotariei.
Astearte goiz honetako 03:30an hitzordua zuen Frantziako delegazioak eta lekuko kazetari batzuek Argentinarako bidaia abiatzeko. Autobusez hasi zuten ibilaldia Baionatik Bilbora. Eta 09:15ean hartzeko ordez Madrilera buruzko hegaldia, 11:00tan airatu da 85 bat pertsonak osatu taldea Madrilera baina ez dute Buenos Aireserako hegazkina hartu ahal izan. Iberia konpainiak taldea hirutan zatitu du. Lehen talde bat astearte arrats honetan airatuko da. Bigarrena asteazken goizeko 8:00ak irian eta azkena asteazken eguerditan. Ondorioz, denbora gutiago izanen dute ordu aldaketa jasateko eta entrenamendu saioak antolatzeko txapelketa abiatu aitzin.
Asteazkenean abiatuko diren pertsonen aterpetzea eta apairuak bere gain hartu ditu Iberia konpainiak.