40 - 29 nagusitu zaizkie Ziarrusta eta Ugarteri. Hastetik bururaino aitzinetik ibili badira, bizkaitar lagunak lotu dira bukaerara arte. Partidaren erdian bost puntu gibeletik ziren bakarrik finalistak, 25 - 20. Baina gero Ducassou gehiago sartu da.
Bigarren txapela erdietsi dute binaka Espinalek eta Ducassouk
Nafarrak iaz eraman zuen txapelketa Luis Sanchezekin eta itsasuarrak duela hiru urte Eñaut Etxeberriarekin. Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugartek jokoa nahasi dute eta ahal zutelarik Espinal atakatu. 34 - 20 aitzinean zirelarik txapeldunak, uste genuen fini zela baina bizkaitarrek ez dute sekula amore eman eta sei kintze ere lerrokatu dituzte ondotik. 26-34, baina gero Espinal eta Ducassouren indarrak gaina hartu die 40-29 nagusitzeko.