Berote handiagatik alerta horian da departamendua, gutienez ostegun arratsera arte

35 gradu baina gehiago espero dira egunotan Ipar Euskal Herrian, eta alerta piztearekin batera, hainbat aholku eman ditu prefekturak.

Berote handiagatik alerta horian da departamendua, gutienez ostegun arratsera arte
Udako bero egunetan baina aholku zorrotzagoak segitzeko eskatu du prefekturak. Peyesces/PEXELS
Erredakzioa
2026/05/27 11:35

Gaurtik goiti, Pirinio Atlantikoetako departamendua alerta horian izanen da berote handiengatik. Asteazken eguerditik ostegun gaua arte indarrean egonen da alerta, eta 35 graduak gainditu beharko genituzke.

Ez dituzte eskolak hetsiko, baina aholku batzuk helarazi dituzte: ikasleek anitz edan dezaten, kirola edo aktibitate fisikoak pusatzea, edota gelak aireztatzea.

Eskoletatik at, orokorki hainbat arau errespetatzea aholkatua da: egunean bi litro ur edatea, kanpoko leihoak hestea, ur hormatua eta alkoholik ez edatea, bertzeak bertze. Eta batez ere ahulagoak direnei kasu egitea. Zonbait herriko etxeren zerbitzu sozialek udan aktibatu ohi dituzten protokoloak martxan jarri dituzte biztanleria zaurgarria hobeki zaintzeko.

Usaian, bero handiengatik kirola egiteko tenoreen eta lekuen egokitzera kontseilatua baldin bada, gaur eta bihar kirolik batere ez egitea aholkatua dute agintariek, ez goizean goiz ezta gauean ere, airearen kalitatea txarra delako Ipar Euskal Herri osoan, ATMOren arabera.

Interesgarri izanen zaizu