Miarritze ()

BO errugbi taldeak 41-15 irabazi dio bardako partidan Carcassonneri eta ProD2 mailan jarraituko du

Hamargarren lekuan bukatzen dute txapelketa miarriztarrek. Azken partida aitzin jin zen berri ona atzo. Bi puntu berreskuratu zituen sailkapenean, Miarritzeko buruzagiak Frantziako Erakunde Olinpikoaren aitzinetik pasa ondotik joan den asteazkenean.

BO errugbi taldeak 41-15 irabazi dio bardako partidan Carcassonneri eta ProD2 mailan jarraituko du
Bere geroa ProD2 mailan segurtatu du Miarritzeko BO errugbi taldeak 2026-2027 denboraldirako. BOPB
Kriztof Arotzarena
2026/05/15 16:58

Carcassonnen kontra 41-15 irabazi dute miarriztarrek sasoiko azken partida, sei entsegu sarturik. Baina berri inportantea ostiral arratsaldean jakin zuen BOk. Joan den asteazkenean Frantziako Erakunde Olinpikoaren aitzinetik pasa ziren Miarritzeko buruzagiak. Eta sailkapenean bi puntu berreskuratuko zituen talde xuri-gorriak. Berria goiz ostiral goiz honetan hasi zen zabaltzen Agileraren inguruan, baina ostiral arratsalde honetan baizik ez zuen Frantziako Errugbi Federazioak berri hau baieztatu.


Miarritze ProD2 txapelketan lehiatuko da heldu den sasoian. Haatik Mont-de-Marsanek du barragea jokatuko Nationale mailako finalistaren parean.


Vannes eta Colomiers zuzenki sailkatu dira finalerdietarako. Final-laurden faltsuak hauek izanen dira: Oyonnax / Valence eta Provence / Brive

Interesgarri izanen zaizu