(Ipar EH)

Bi final irabazi ditu aste buru honetan Allande Chapelet Housset pilotariak

Ezkerpareta eta trinketako jokoak uztartzen dituen Joko Berri lehiaketetako finalak eraman ditu Arbonan larunbatean eta Heletan igandean. Ibai Etxeberri oztibartarrarekin irabazi du lehena eta Thierry Harizmendi donamartiritarrarekin bigarrena.

Bi final irabazi ditu aste buru honetan Allande Chapelet Housset pilotariak
Thierry Harizmendi berezko ohiarekin irabazi du Allande Chapelet Houssetek Heletako Joko Berri lehiaketa
Kriztof Arotzarena
2026/09/28 06:48

PILOTA

 

Esku huska

 

Joko Berri

 

Arbonako Bil Toki lehiaketaren finala larunbatean

  • Chapelet Housset – Etxeberri 40 / Taberna – Paraxu 39

 

Heletako lehiaketaren finala igandean

  • Chapelet Housset –Harizmendi 40 / Etxeberri –Luro 22

 

Berezkoak


Plekari elkarteari lotuak zaizkion plekariek gauzak argitu nahi izan dituzte. Azken egunetan, lekuko prentsa batzuetan atera diren informazio batzuk gezurrak direla salatu dute, eta argiki esplikatu dute zergatik Esku Pilota utzi, eta Plekari elkartera hurbildu diren. Bereziki azaldu nahi izan dute ez dutela diruarengatik egin, baizik eta Esku Pilota elkartearekin harremanak okertu zirelako. Hiru puntu leporatzen dizkiote : gobernantza eta elkarrizketa eza, kirol antolaketa orokorra, eta esku huska kirolaren dinamika eta balorizazio eskasa. Aitortzen dute, momentu honetan, elkarrizketarik batere edo biziki gutti badela, Esku Pilota, FFPB Frantziako Federazioa eta Plekari elkarteren artean, baina espero dute geroan egoera hobetuko dela.


Esku Pilota utzi eta Plekari elkartea aukeratu duten Plekariak elkarteko pilotariak Baionako Moderno trinketean egin prentsaurrekoan iragan buruilaren 24an. GURE IRRATIA

Donibane Garaziko Garatenean, Esku Pilotak antolatu Ihiztarien kopako lehen finalerdia astelehenean 18:00:

  • Espinal – Rekalde / Delafuente – Alkasena

Aintzin partida 16:30:

  • Iralur - Alduntzin / Etxeverz - Iturralde


Asteazkenean, Master Eskulari Pro lehiaketaren finalerdiak (buruilaren 30a), Plekari elkartearen partaidetzarekin antolaturik:

  • 18:30: Peio Larralde – Andoni Iphar / Mathieu Ospital – Ellande Orhategarai

  • 21:00: Mariluz – Sanchez / Etxeberri - Ducassou

Finala larunbat goizean 11 orenetan zuzenean


ERRUGBIA


TOP14 txapelketako laugarren eguna:

  • Racing 17 / Aviron 20

Sailkapena: 1. Tolosa 15 p.; 4. Baiona 13 p.

 

ProD2 txapelketako 5. Eguna ostirala 19:30:

  • BO 32 / Montauban 20

Sailkapena: 1. Oyonnax 23 p.; 4. BO 18 p.

 

Federal 2 – hirugarren eguna:

  • Hazparne 38 / Casteljaloux 31

  • Mugron 29 / Emak Hor 27

  • Bazas 25 / Mugerre 17

  • Bokale 22 / Castillon 10

Sailkapena: 1. Hazparne; 4. Mugerre; 5. Bokale; 9. Arrangoitze Basusarri


Federal 3 – hirugarren eguna kari, partida aitzinatua bazen:

  • Hendaia 45 / Ossau  10

Heldu den igandean beste partidak (urriaren 4an)

  • Barkoxe-Mendikota / Inthalatz  

  • Tarbes / ASB

  • Bizanos /  Donapaleu


FUTBOLA


Gizonak


Frantziako Kopako 4. itzulia

  • Miarritzeko JA: 2 / Lot et Garonneko Porte D’Aquitaine: 1

  • Hazparne 3 / Vallée du Lot 1

  • Seignosse Capbreton 1 / Genêts 2

  • Saint Paul 0 / Baionako Aviron 6

  • Girondeko Beychac Athletic: 0 / Hiriburuko Ainarak 4

  • Maule 0 / Mazères 3

  • Donapaleu 0 / Cestas 6

  • Baionako Croisés 0 / Mérignac 1


JA, Hazparne, Genêts, Aviron eta Hiriburuko Ainarak sailkatu dira ondoko itzulirako


Emazteak


Ligako bosgarren eguna

  • Erreala 3 / Real Madrid 5

  • Madrid Club 1 / Alaves 0

  • Athletic 3 / Atletico 2

  • Sevilla 0 / Eibar 1

Sailkapena: 4. Athletic; 5. Eibar; 11. Amaves; 15. Erream


Eurokako kopako partida, Zubietan asteazkenean 19:00

  • Donostiako Erreala / Eskoziako Hearts (joaneko emaitza: 0-0)


IZOTZ HOKEIA


Magnus ligako bosgarren eguna

  • Angeluko Hormadi 2 / Grenoble 3

Sailkapena: azken lekuan dira angeluarrak

  • Astearte honetan, Gap / Hormadi (buruilaren 29an)


ESKUBALOIA


Gizonak


National 2 – hirugarren eguna

  • Pouzauges 41 / Irisartarrak 25

  • Zibero 31 / Andernos 23

Sailkapena: 6. Zibero; 9. Irisarri


National 3 – hirugarren eguna

  • Objat Correze 33 / Hendaia 31

Sailkapena: 8. Hendaia


Ligako 3. eguna

  • Villa de Aranda 32 / Bidasoa Irun 39

Sailkapena: 1. Bidasoa


SASKIBALOIA


Emazteak


National 2 – hirugarren eguna

  • Angelu 52 / Tournefeuille 61

Sailkapena: 11. Angelu


BOLEIBOLA


Emazteak


National 3 – lehen eguna

  • Mérignac 3 / Angelu 1

Sailkapena: 8. Angelu


LASTERKETAK


40. Harresietako lasterketa Baionan – 10 km:

  • Pierre eta Betty Urruti senar-emazteak nagusitu dira


Ziburuko Korsarioen triatloia

  • Xabier Tijero eta Pauline Kunzelmann

Interesgarri izanen zaizu