2025eko urtarriletik auzapez den Ramuntxo Labat abertzaleak "Ahetzen" zerrenda zuzenduko du. Berriz ere "Ahetze Zuekin" Ramuntxo Goietxe auzapezorde ohiaren lista izanen du parean. Urtarrilean hirugarren agertu zen Laetitia Guesdon ez da aurkeztuko
2024an, Ahetzeko kontseiluko gehiengoak oposiziora igorri zuen Philippe Elizalde bere auzapeza, Joel Di Fabio auzapez izendatzeko. Philppe Elizalde eta Ramuntxo Goietxe orduko lehen auzapezordearen arteko desadostasunetatik abiatu ziren tirabirak kontseiluan. Baina ondotik, kontseiluko herena baino gehiagok dimisioa eman ondotik, hauteskundeak berriz deitu zituen prefetak. Eta 2025eko urtarrilean, Ahetzen oposizioko talde historikotik Ramuntxo Labat abertzalea auzapez bilakatu zen. Bigarren bukatu zuen Ahetze Zuekin taldeko Ramuntxo Goietxek.
Metodo desberdinen arteko lehia
2026ko Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira herriko bozak. Bi zerrenda aurkeztuko direla mementoko jakina da. Ahetzen Ramuntxo Labat auzapezaren lista alde batetik. Eta Ramuntxo Goietxeren Ahetze Zuekin zerrenda bestetik. Bi hautagaiak ados dira errateko herriaren kudeatzeko metodo desberdinak badituztela.
Ramuntxo Goietxe Ahetze Zuekin zerrenda buruak gauregungo gehiengoa kritikatu du:
2024an, Philippe Elizalde orduko auzapezak leporatu zion Ramuntxo Goietxe bere lehena axuantari herriko langileen kudeaketa txarra. Metodoari buruz ere kritikak egiten dizkio Ramuntxo Labat gaur egungo auzapezak Ramuntxo Goietxeri. Elizaldia proiektuaz eta elkarteen kudeaketaz egin kritikei buru egin nahi izan die Ramuntxo Labatek:
2025eko urtarrilean, hiru lista lehian ziren. Philippe Elizalderen aldekoa zen Laetitia Guesdon-Michaud aurkeztu zen ere. Ramuntxo Labat nagusitu zen %44 eskuraturik. Ramuntxo Goietxek bigarren bukatu zuen %37 lorturik eta Laetitia Guesdon Michaud-k % 18 erdietsi zuen. Laetitia Guesdon Michaud-k erran du ez zela berriz aurkeztuko baina Ramuntxo Goietxeren desmartxa sostengatuko lukeela.