Bi turista alemaniar zendu ziren atzo Angelu eta Bidarteko hondartzetan

53 urteko gizon bat itota hil zen Bidarteko Pavillon Royal hondartzan arratsalde hastapenean, eta Angelun 71 urteko bertze gizon bat atera zuten uretik Kortsarioen hondartzan, bihotzekoak jota bertan zendu ondotik. Bi hondartzak ez dira zainduak.

Bi turista alemaniar zendu ziren atzo Angelu eta Bidarteko hondartzetan
Lapurdiko hondartza gehienetan, sorosleak ez dira lanean aste hastapenetik, asteburuetan izan ezik. ANTXETA IRRATIA
Erredakzioa
2026/09/03 09:43

Arratsalde hilkorra izan zen atzokoa Lapurdiko hondartzetan. Alemaniatik bisitan ziren bi gizon zendu ziren, elkarrekin harremanik gabeko ezbeharretan. Lehena Pavillon Royal hondartzako uretan ito zen, Bidarten, 15:00ak aldera. Ur korronteengatik zailtasunetan geratu zen 53 urteko gizona, eta preseski korronteengatik hor ziren surflariek ezin izan zuten berehala hondartzara eraman. Sokorri zerbitzuak iritsi zirenerako hila zen gizona.

Zenbait ordu geroago, aldi honetan Angeluko Kortsarioen hondartzan, beste alemaniar turista bat ito zen, baina 71 urteko gizon hau bihotz gelditze baten biktima izan zen uretan, eta hau ere ezin izan zuten salbatu.

Oroitarazi behar da bi hondartza horiek ez direla gehiago zaintzapean eta korronte azkarrak dituztela. Irailaren 1etik, Lapurdiko hondartza gehienek ez dute soroslerik astean zehar. Kalilo aplikazioan ikus daitezke hondartzen zaintza ordutegiak, baita zainduak direnean banderen kolorea eta uraren kalitatea ere.

Interesgarri izanen zaizu