Harridura eragin duen gertakaria izan da igande goizaldean Nafarroako Pirinioetan. Hartz gazte bat filmatu dute Ezkaroze eta Otsagabia arteko errepidean. Irudiak sare sozialetan zabaldu dira eta animalia herrirantz lasterka ageri da.
Ekainaren 13tik 14rako gauean, goizeko 03:00ak irian, gazte nafartar batek hartz bat ikusi zuen NA-140 errepidean. Bideoan ikus daiteke hartza errepidearen eskuinaldetik lasterka doala, Ezkaroze herriko sarrerako seinalea pasatu eta desagertu aitzin.
Gertakaria Xiberoko Larraine herritik kilometro gutxira pasatu da. Azken urteotan hartzaren presentzia gero eta nabarmenagoa izan da Pirinioetako hainbat eremutan.
Lo que se ha visto esta pasada noche en #Ezc谩roz #PirineoNavarro parece surrealista pero es cierto.
— Davidd (@Noainmeteo) June 14, 2026
Un oso entrando al pueblo corriendo por la carretera馃槯馃槯馃槯 pic.twitter.com/qoP2OavR6H
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 2025az geroztik hartzaren presentziaren 31 froga bildu dira Nafarroako ipar-ekialdean. Frogok ileak eta bestelako arrastoak izan dira, Izaba, Urzainki, Garde eta Uztarroze inguruan.
Pirinioetan gaur egun kondatutako 108 hartzetatik, hamar inguru Nafarroako ipar-ekialdeko eremuan atzeman dituzte, Xiberoko Larraine eta Santa-Grazi, baita Biarnoko Arette herrietarik hurbil.