(Ipar EH)

Bilan gazi gozoa da aurtengo Euskal Sagardoaren uztaren aldetik

Hilabete bat lehen sagarren biltzen hasi badira ere, urri erditsutan baizik ez dute biltzea bukatuko. Idortea pairatu dute sagarrek ere, hortako kantitatea apalduko zaie. Kalitatearen aldetik sukratua ta alkohola hein gorekoa izan behar liteke.

Bilan gazi gozoa da aurtengo Euskal Sagardoaren uztaren aldetik
Patxi Aiçaguer ekoizlea. IDOKI
Ximun Üthürralt
2026/10/01 07:10

Nahiz eta sagar biltzea urri erditan baizik ez den zinez bururatuko, oraindanik bilan gazi gozoa egiten ahal da. Guneka hainbat euri izan bada ere, orokorrean idortea pairatu dute sagarrondoek. Sagar kopurua ona izan bada, ttipi gelditu dira gehienak, zonbait arrunt erre direlarik. Kalitatearen aldetik ekiarekin sukre ainitz izanki, gustu franko ukan beharko luke aurtengo sagardoak, baita alkohola hein gora.

Azpimarratzekoa da sagarrondoek orokorrean beroteari ontsa iharduki dutela, hostoak ez galtzez; 2022 eta 2025eko beroteetarik egokitzen ikasi luketelakoan agian.

Azkenik ontsalaz urtea bururatu gabe Europak sor-markaren ezagupena eman beharko luke, horri esker uzta hau Euskal Sagardoaren izenean agertu behar litzateke; mementuko Nafarroa ez delarik eremuaren barne baizik eta Euskal Herriko beste lurraldeak.

Interesgarri izanen zaizu