Baigorriko CPIEk espezie exotiko inbaditzaileak errotik ateratzeko lanak antolatu ditu, agorrilaren 27an, Baigorriko lakuaren inguruan. Bioaniztasunari buruzko prebentzioa izan da goizaldiko gaia.
Espezie exotiko inbaditzailearen gehiengoaren kentzea eta bertako bioaniztasunaren babestea. Hauek ziren Baigorriko CPIEren helburu nagusiak agorrilaren 27an, antolatu dituzten espezie exotiko inbaditzaileak errotik ateratzeko lanekin. Baigorriko lakuan, hamar bat partehartzaile elkartu da piper belarra, akazia eta buddleiak deskubritzeko eta kentzen ikasteko.
Landare horiek errotik ateratzeaz gain, edukazioa eta prebentzioa lehenetsi ditu Baigorriko egiturak. Partehartzaileek bioaniztasunari lotutako problematikak menperatu behar zituzten lan horien garrantziaren ulertzeko. Espezie exotiko horiek errexki hedatzen baitira, tokiko landareen tokia hartzen dute bioaniztasunari oztopo bilakatu arte.
Espezie guziak kendu ez bada posible ere, ahal bezainbat kentzeko helburuekin ibiltzen zen CPIEa. Gure baratzeetan, etxeetan, bide bazterretan direnez, guzien desagertaraztea utopikoa izanen litzateke. Philippe Iñarra Baigorriko CPIEko zuzendariaren arabera. Aldiz, azpimarratzen du eskuragarriak direnak kentzeak eta bertako landareen zikloa arra bultzatzeak, jadanik, laguntza nabarmentzekoa ekartzen ahal dutela.
Jakintza horren transmisioa eta hedapena bermatzearen garrantzia agerian ezarri nahi zuen tailerrak. Goizaldean parte hartu duen Julierendako, bere inguruan usai eta erreflexu onen partekatzeko tresnak eskaini dazko tailerrak, batez ere belaunaldi berrier begira.
Ildo beretik, CPIEk abisatu nahi du espezie inbaditzaile berri bat Ipar Euskal Herritik hurbiltzen ari dela momentu hauetan, L’ambroisie à feuille d’armoise. Espezie berria biarnora heldu berri da, eta lanjerosa da nola osasunarendako, hala laborarien ekoizpenendako. Alde batetik erantzun alergiko larriak kausatzen ahal ditu. Beste aldetik espazio handiak maite dituenez, laborantzako lur handietan errexki instalatzen ahal da, eta arriskutsua bilakatzen bertako artogintzarekiko.
Philippe Iñarra CPIEko zuzendariaren arabera, norberak zein erabakizaleek erne egon behar dute, espezio exotiko inbaditzaile horren hedapenaren saihesteko gure eskualdean. Hori dela eta, espezie exotiko inbaditzaile horier buruzko informazio eta xehetasun gehiago cpiepaysbasque.fr webgunean.