Bizik hamalau herriren gehiegizko artifizializazioa salatu du

CEREMA erakunde publikoaren arabera 2021 eta 2025 artean Ipar Euskal Herrian 413 hektarea lur artfizializatuak izan dira. Bizi ohartu da azken bost urte hauetan, 14 herrik 2 hektareaz goiti jan dituztela urte guziz Lapurdi aldean.

Bizik hamalau herriren gehiegizko artifizializazioa salatu du
Artifizializazioa laborantza lurren gainean. IRULEGIKO IRRATIA
Iñaki Etxeleku
2026/10/15 09:00

Milafranga, Bidarte, Hazparne, Mugerre, Azkaine, Senpere, Angelu, Gixune, Beskoitze, Urruña, Bardoze, Hendaia eta Arrangoitze dira Bizik begistatu 14 herriak. Elkartea ohartu da bestalde hirigintza plan berrietan Scotaren erranak segitzen direla, salbu, Euskal-Kotsa eta Aturriko lurraldean, galdegin baino lur xahutze gehiago aipu baitute han.

Biziko Xabier Harluxetek elkarrizketan esplikatu bezala, artifizializazioak ondorio zuzenak baditu klimaren berotzean: lurreko karbonoa aireratzen du eta berotegi efektua handitzen, lurrak karbonoa atxikitzeko duen gaitasuna mendratzen du, uraren atxikitzeko duen gaitasuna halaber kentzen dio horrek dituen ondorio guziekin.

Azken urtean ttipitu

Halere Bizik ikusi duenez, azken urtean Scot Lurralde Eskemak gomendatu zuhurtziatik hurbiltzen ari dira herri gehienak. Tentsio gunean, zuhurtzia handiena erakutsi duten herri batzuk ere aipatu ditu, kasu egin dutena lurrik ez sobera andeatzeko azken bost urtetan : Getaria, Ziburu, Haltsu, Lehuntze, Donibane Lohitzune, Biriatu eta Bokale dira hauek.

Oroitarazi du bestalde, azken bozetan 30 herrik engaiamendua hartu dutela oraino gutiago artifizializatzeko. Bizik hurbeltik segituko ditu engaiamenduak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu