Anti-Canon Français kolektiboak azaroaren 28ko Miarritzeko bazkariaren aurkako mobilizazioa eskatu du, eta ekitaldia debekatzeko galdetu prefetari. Horrez gain beste elkarretaratze bat iragarri dute azaroaren 2rako.
Anti-Canon Français kolektiboak azaroaren 28an Miarritzen egingo den Canon Français taldearen bazkariaren aurka mobilizatzeko deia egin du berriz ere atzo, Suprefekturaren aitzinean.
Kolektiboak salatu du irailaren 21ean Miarritzeko herriko etxearen aurrean egindako protesta baten ondoren mehatxu-mezuak zabaldu zirela sare sozialetan. Miarritzeko auzapezari eta Pirinio Atlantikoetako prefetari erantzuteko eskatu die, bazkaria debekatzeko eskatuz, eskuin muturreko Pierre Edouard Sterin diruduna gibelean duen manifestazio horren kontra. Bestalde beste elkarretaratze bat ere iragarri dute azaroaren 2an, arratsaldeko seietan, Miarritzeko Turismo Bulegoaren plazan.
Entzun Luxi Detxart eta Ortzi Hauciarts Playerrean.