Bildoze-Onizepea (Xiberoa)

Christian Berzaitz Bildozeko auzapezak bere buruaz beste egin du atzo hauteskundeak galdu ondotik

Euskal Irratiek jakin dugunez, jendarmeek hilik atzeman dute 2017tik auzapeza zena. Hauteskundeak galdu zituen atzo, Hervé Moutrousek bozen %55,5 eskuratu ondotik.

Christian Berzaitz Bildozeko auzapezak bere buruaz beste egin du atzo hauteskundeak galdu ondotik
728 biztanle ditu Bildozek. HAVANG/WIKIMEDIA
Aimar Lopez Erasun
2026/03/16 11:53

Biharamun ezin garratzagoa herriko bozek Bildoze-Onizepean, atzo arratsetik desagertua izan ondotik hilik atzeman baitute jendarmeek Christian Berzaitz auzapeza. Euskal Irratiek egiaztatu ahal izan dugunez, Paueko parketak hasi duen inkestan Berzaitzek bere buruaz beste egin duela argitu dute fite.

62 urte zituen Christian Berzaitzek. 2017tik zen Bildoze-Onizepeko auzapeza, agintaldi erdian Pierre Suescun auzapeza zendu ondotik hartu zuen agintea. 2020an, zerrendaburu gisa izan zuen lehen hauteskundean, %57,9ko gehiengoarekin irabazi zuen auzapez zendu berriak.

Interesgarri izanen zaizu