Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Donapaleu: 2025eko proiektu nagusiak aurkeztu ditu herriko etxeak

Egitasmoen artean merkatu estaliaren arraberritzea, elkarteentzako gune berri bat eraikitzea edota Bideak gunean irirekiko den Baxe Nafarroako erakusgela nabarmendu dituzte.

Donapaleu: 2025eko proiektu nagusiak aurkeztu ditu herriko etxeak
2025eko agiantzen berri eman dute hautetsiek Donapaleuko herritar, elkarte eta erakundeen artean. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2025/01/27 11:48

Bi agiantza egin ohi ditu Donapaleuko herriak, larunbatean elkarte eta instituzioei zuzendua eta ostiralean herritarrei. Euskaraz eta frantsesez iragan dira azken hauek. 2024 urtean, frantses gobernuaren ezegonkortasuna dela eta, proiektuak finantzatzeko zailtasunak ukan dituztela azpimarratu dute. 2025eko proiektuei begira, merkatu estali eta xerritegi gunearen arraberritzea, elkarteentzako gune berri baten sorrera pilota plazako eremuan edota Bideak gunean irirekiko den Baxe Nafarroako erakusgela berria aipatu dituzte. Agiantzetan ez zen aipagai baina auzapeza ostiral goizean bildu zen Seaskako arduradunekin, lizeo berria Amikuzeko hiriburuan eraikitzeko proposamenari buruz solastatzeko.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu