Donazaharre (Baxe Nafarroa)

'Kontrapas' ikusgarriarekin ospatuko du gaur eta bihar Peña Donazaharrek 30. urteurrena

Sartze guztiak saldurik, Peña Donazaharre danborrada elkarteak bere 30. urtebetetzea ospatzeko Kontrapas izeneko ikusgarri handia eskainiko du, uztailaren 24 eta 25ean. Errepika nagusirat hurbildu eta parte hartzaileekin elekatu gira.

'Kontrapas' ikusgarriarekin ospatuko du gaur eta bihar Peña Donazaharrek 30. urteurrena
'Kontrapas' ikusgarriko errepika maiatzaren 31n Donazaharren. IRULEGIKO IRRATIA
Marie Agnes Gorostiague
2026/06/10 10:47

Peña Donazaharre 1996an sortu zen, eta geroztik herriko kultura eta besta giroaren sustatzaile nagusietarik bat da. Usaia bilakatu den bezala, urtemuga bereziak ikusgarri handi batekin ospatzen ditu elkarteak, eta aurten ere ez dute huts egin nahi izan. Horretarako, herritar guziak gomitatuak izan dira proiektuan parte hartzera, izan antzerkilari, dantzari, musikari edo kantari bezala. 150 bat herritar bildu dira proiektuaren inguruan.

Ikusgarriak 'Kontrapas' du izena, kabalkada gisako ikusgarria izanen da, baina kantuari toki gehiago emanez. Gillom Irigoien da testuaren idazlea, Thierry Biscarryk kantuen ardura hartu du, Patricia eta Patrik Larraldek dantzarena, eta David Ondarsek taula zuzendaritzarena. Errepikan izan gira eta gure mikroa luzatu diegu aktore eta zuzentzaleeri.

Interesgarri izanen zaizu