National 2 txapelketa ezin hobeki hasi du Donibane Lohizunek Maulen nagusiturik. Fédéral 1 mailan Nafarroa eta Angelu nagusitu dira beren zelaietan. Eta TOP14 sasoia irabaziz abiatu du Baionak Touloni tanto batez gaina harturik 27-26.
ERRUGBIA
National 2 txapelketako lehen eguna
Maule 23 / Donibane Lohizune 29
Federal 1 – lehen eguna
Nafarroa 33 / Pont Long 26
Angelu 39 / Barbezieux-Jonzac 7
TOP14 txapelketako lehen eguna
Aviron 27 / Toulon 26
Léo Coly erdilaria kolpatu da partida hastapenean. Jantjies bigarren erdilariak ezinen du ordezkatu Hego Afrikako selekzioarekin ari baita garai honetan. Tilloles 19 urteko gazteak partida ona egin du eta bera da egiazko erdilari bakarra.
ProD2 txapelketako heldu den ostegunean (irailaren 10ean) :
BO / Colomiers
Sailkapena : 7. Miarritze ; Colomiers 14.
PILOTA
Trinketa
Hazparneko Lauak lehiaketaren finalerdia igandean
Ospital – Unai Etxeberri 40 / Espinal – Rekalde 17
Finala Hiribarne eta Sanchez parearen kontra jokatuko dute Ospital eta Etxeberrik heldu den ostegunean (irailaren 10ean)
Atzo, aitzin partida:
Sorhuet-Haramboure 40 / Gonzalez-Larrechea 17
Donibane Garazin, Ihiztarien kopako partidak astelehen honetan
16.00: Iribarren-Murillo / X.Ibarrola-Lecuona
Ondotik: Mariluz-Etxart Sarasola / Aurrekoetxea-Guichandut
Urruñako Gurrutxaga lehiaketaren finalerdiak astelehenean
16:30 Larralde – Lazkano / Etxeberri – Ugarte
Ondotik: Bizkubi – Ducassou / Lafitte - Orhategarai
Asteazkenean finala 18:00tan, aitzin partida 17:00tan etzi, buruz buru, Delafuente / Larre
Plaza laxoan
Urruñako besten karietara, Esku Pilota lehiaketaren finalerdia, astelehena 11:00:
Elgart – Zigarroa / Azkona – Amaiur Jauregi
Joko Berri
Arbonako Bil Toki lehiaketa – multzoko partidak
Taberna – Paraxu 40 / Chapelet – Etxeberri 34
Elizalde - Larralde 40 / Amiano – Harizmendi 32
ARRAUNA
Emazteak
Donostiako Arraun Lagunak nagusitu da lehen egunean, eta esku da garaipena erdiesteko heldu den igandean. Oroit Maider Bereau senpertarra arraunean ari dela talde honetan. Ainhoa Etxenike beste senpertarrarren Tolosaldeak 9 segundoko gibelapenarekin bururatu du bigarren lekuan. Bi traineru hauekin batera, San Juan eta Astillero arito dira ohorezko txandan.
Gizonak
Gauzak tinkiagoak dira. Orio faboritoa azkarrena izan bada, heldu den igandean trenkatuko da bandera. Lehen txanda irabazi du Oriok, 3 segundoko abantaila hartuz Donostiarrari. Zierbenak irabazi du bigarren txanda, eta ohorezko txanda osatuko du, Hondarribiarekin batera, Kontxako Banderaren bigarren egunean.
FUTBOLA
Gizonak
National 1 txapelketako 3. eguna:
Lorient 0 / Aviron 1
Hirugarren garaipena eta bigarrena kanpoan lortu dute xuri urdinek. Aldaketa anitz izan badira ere uda honetan Baionan, emaitzak jada hor dira eta erran gabe doa sailkapenburu dela Avironeko taldea.
National 2 txapelketako 2. eguna:
Genêts 2 / Paue 3 – angeluarrak 11.
Ligako laugarren eguna eta Alaves bigarren da sailkapenean
Alaves 5 / Osasuna 2
Athletic 3 / Atletico 0
Astelehenean 21:30: Eltxe / Erreala
Sailkapena: 1. Barzelona; 2. Alaves; 8. Osasuna; 9. Athletic; 14. Erreala
Emazteak
Ligako 2. eguna:
Atletico 1 / Alaves 0
Logroño 0 / Athletic 1
Real Madrid 0 / Eibar 0
Astelehenean 19:30 Granada / Erreala
ESKUBALOIA
Emazteak
National 1 – lehen eguna
Floirac 25 / Euskal Kosta 30
National 2 - lehen eguna
Thuir 27 / Zibero 23
Gizonak
National 2 - lehen eguna
Charente 36 / Irisarri 28
Zibero 22 / Paue Nousty 37
National 3 - lehen eguna
Lormont 30 / Hendaia 25
LASTERKETAK
Urruñako bestetako lasterketa eraman dute Mikael Etxeberrik eta Céline Legros-k herriko besten karietara