Sailkapenean hamabigarren lekuan da Baiona baina Perpinia eta Montauban urrun ditu gibeletik eta kasik segur da bere burua salbatua duela talde xuri urdinak TOP14 txapelketan segitzeko. Etxeko azken bi partidak etxean galdu zituen Baionak.
Gorabehera franko bizi izan ditu Aviron errugbi taldeak aurten
Iaz TOP14 txapelketako finalerdi historikoa jokatu ondotik, lehengo mamuak berriz agertu zaizkiola Baionako taldeari erran daiteke. Azkenik, Joris Segonds zabaltzailearen afera ere gertatu da. Taldeak zigortu du, Montaubaneko partida aitzin besta egitera atera baitaiteke Segonds. Hala ere, ordezkoen aulkian jarriko da larunbat arrats honetan Donostian.
Arroxela errezibituko dute hogeigarren eguna kari xuri urdinek Anoetan.
Egia da Travers eta Pataten arteko aferak ere urtea markatu duela eta Tayeb lehendakaria eta Grégory Pataten arteko harremana ere gaiztotu dela. Patatek dimisioa eman du eta Fraserek ordezkatzen du orain. Memento onean heldu zaiola Anoetako partida iduritzen zaio Paul Mendiburu Lekorneko zaleari.