Duela bi aste milaka lagun mobilizatu zituen manifestaldia baina ahulagoa, baina protesta jendetsu batek gurutzatu ditu Baionako karrikak gaur goizean ere.
Azken hilabeteetako Frantses gobernu ezberdinek iragarri dituzten murrizketak langileek beharrean aberatsek jasan ditzatela eskatu dute ehunka lagunek gaur Baionako karriketan. Intersindikalak deituriko manifestaldian bandera ezberdinen pean batu dira grebalariak urriaren 2 honetan.
Joan den irailaren 10eko blokatze egunean eta 18ko greba egunean lortu zen bulkada atxiki nahi lukete sindikatuek, eta gaurkoaz gain heldu den ortzegunean ere greba eguna deitu dute. Hala, Sébastien Lecornu lehen ministroak eta oraindik ere osatu gabe den gobernuak herritarren presioa izatea nahi lukete, 2026rako aurrekonduaren eztabaidak hastear diren honetan.
Baionan manifestaldia deitua zen goizeko 10:30ean Lan Burtsatik.
Duela bi astekoa baino ahulagoa izanik ere, ehunka lagun karrikaratu dira Baionan goiz huntan. Frantziak iragarri 2026ko aitzinkontuak jomugan berriro. Ez dituztela langileek jasan behar murrizketa guztiak salatzen ari dira. Aberatsenek ere zerga gehiago paga dezatela nahi dute. pic.twitter.com/qoTmLKdijR
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) October 2, 2025