Fruitu eta barazki ekoizleen saila sortu dute ELB sindikatuan

Saila hobeki ezagutarazi nahi dute, dituen kalitateak mahai gaineratuz eta aldi berean lanbide horrek dituen zailtasunen berri emanez ere.

Fruitu eta barazki ekoizleen saila sortu dute ELB sindikatuan
ELBko fruitu eta barazki ekoizleak. EUSKAL IRRATIAK
Ihintza Arrieta
2025/06/03 16:45

Baratzezaintzak dituen zailtasunak azpimarratu dituzte ELB sindikatuaren baitan bildu diren fruitu eta barazki ekoizleek. Prentsaren aitzinean agertu dira ipar Euskal Herriko baratzezainak, hainbeste aho elikatzen dituen saila ez dela oraindik aski ezaguna azpimarratzeko.

“Apairurik ez fruitu eta barazkirik gabe”


Urte osoko lan bat dela esplikatu dute. Lanbide aberatsa baina aldi berean hauskorra, beti klimaren menpe baitira laborariak: eurite, haizete edo ekaitzei aurre egin behar diete eta edozein kalamitateren aitzinean laguntza gutxi eskuratzen dute. Europako PAC laguntzetatik kopuru biziki apala jasotzen dute eta biologikoan eskuratzen zutena kentzea erabaki du Frantziako estatuak. Ezagupen handiagoa lortzea espero dute beraz denen artean bateratuz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu